Joan den astean
klasera ez etortzea erabaki genuen. Ez zen gure kapritxo hutsa izan, pisuzko
arrazoi bategatik baizik: joan den urriak 11an ikasleen greba konbokatuta
zegoen. Ikasleen batzorde ezberdinek, hala nola, Ikasle Abertzaleak, Eraldatu, Asamblea Libertaria eta Asanblada UPNA
grebarako deialdia egin zuten hezkuntzari eragin zaizkion murrizketen aurka.
Guk erabaki hau hartu genuen ez bakarrik gu ikasleak garelako eta murrizketa
hauek min egiten digutelako ( tasen igoera, irakasleen murrizketa, klaseetako
ratioen igoera …), baizik eta murrizketa hauek gure etorkizuna ere
baldintzatzen dutelako. Gure etorkizuna erabakitzen ari dira, gure iritzia
kontutan hartu gabe. Hau dena azaltzearen arrazoia ikasleok grebak klasea
soilik galtzeko egiten direla topikoarekin bukatzeko da.Kontzientzia gaitezen!