jueves, 27 de septiembre de 2012

Zer da PowerPoint?


POWER POINT programa

Microsoft PowerPoint, diapositiba aurkezpenak egiteko software pribatua da, Microsoft enpresak sortua, eta Microsoft Office tresnen barruan doa. Erabilgarria da Windows zein   Mac-OS sistemetan lan egiteko. Aurkezpenetarako software gehien erabilitakoena da Microsoft enpresaren datuen arabera, ia 30 milioi aurkezpen egiten dira egunero munduan PowerPoint erabilita. 

PowerPoint-aren oinarria diapositibak dira, bertan testua idatzi daiteke, dinamizatzeko aukera askorekin; oinarrizkoenetik hasita: Diapositibei fondoa jarri dakieke (editatu gabe zuri agertzen dira); argazkiak jarri daitezke, fondoan zein testuarekin batera; bideoak eta animazioak diapositiban ager daitezke eta baita aurkezpenean laguntzeko soinuak ere.

Lana gordetzerako orduan software honek hainbat formatu ditu:  pptx, ppt, pptm, pdf, xps eta potx formatuak. Honi esker PowertPoint-az gain beste programek ere zabal dezakete dokumentua.

Orokorrean  PowerPoint-a erabiltzeko erraza da eta oso praktikoa suertatzen da. Bere kontra esan daitekeena zera da: ez dela aurkezpenei begira Prezi bezain bisualki erakargarria.

Hirugarren akta

Gaurko klase praktikoa hasteko, hirugarrena, talde guztien bloggen aurkezpena egin dugu. Hau behin amaituta,"Rss" eta "Creative Commons" kodigoei buruz hitz egin dugu.
Horretarako, hauei buruzko informazioa bilatzeko tarte txiki bat izan dugu. Bilaketa honen ondoren eta talde handian komunean jarri ondoren, honako hau esan dezakegu hauek biei buruz:

CREATIVE COMMONS: kodigo honen bitartez, autore batek sortutako eta libreki konpartitutako datuak eta informazioa eskuratu ditzakegu. Azalpen hau osatzeko asmoarekin honako bideo hau ikus dezakezue.



RSS: kodigo honen bitartez eguneratutako informazioa zabaldu dezakegu. Emandako azalpen hau eskasa denez, bideo bat jarriko dugu azalpen hau sakonagoa egiteko.




Bi kontzeptu hauek azaldu eta gero, talde bakoitzak berari egokitu zaion gaian lan egiteko denbora izan du atsedenaldira arte. Gure gaia "Power Point" eta "Prezi" delako programak dira, baina hauen inguruko azalpena hurrengo sarreran egingo dugu.


jueves, 20 de septiembre de 2012

2 Bigarren akta: Blog berria sortu dugu!!!!!!

Gaur Kiwientzat egun berezia da, blog berri batekin abiatu baikara!!!!
2. eskola praktikoa hartu dugu gaur, eta hasiera batean Blogger plataforma eta wordpressen inguruko konparaketa labur bat jaso ostean, ziztu bizian taldeko helbide elektronikoa sortu eta blog berria sortu dugu!!!!
Blogaren erabilera hasiera batetik barneratuta izan dugu, beraz ez zaigu oso zaila egin honen sorrera, baina hau hasiera baino ez da. HTLM-aren munduari buruzko sarreratxo bat ere egin dugu eta Bloggerreko gadget-etaz jakin beharreko guztia geureganatu duguOrain blog honetan lanean gogor aritzea da gure egitekoa eta aurrerantzeko asteotan blog honetan lan txukuna egitea espero dugu.
Irakurtzen ari zareten guztioi gure eskerrak ematea baino ez zaigu geratzen eta laster batean eguneratuko dugu gure blog-a!!!! Izan huntsa!!!!

Lehenengo akta


Aurreko astean IKT-ko lehenengo eskola izan genuen. Horren ondorioz blog hau sortu dugun 5 ikasleok talde bat osatu genuen.   
Klasea Ludovicoren musikarekin hasi genuen. Musika hau oso egokia iruditu zitzaigun, erlaxazio eta kontzentraziorako aproposa baitzen; hau da,  eskola hasteko modu ezin hobea. 
Hau entzun eta taldean bildu ostean, gure erresistentzia eta baloreak hasiera batean modu indibidualean hautatu ostean, hauek taldean orokortu genituen. Gure ustez, ariketa honek gure taldearen antolaketan lagundu zigula, eta honen arabera gure lan dinamika hautatu genuen.
Hau egin ostean, talde guztiok gure burua gainerakoen aurrean aurkeztu genuen, hainbat modu ezberdinetara, eta guztion artean kontratu didaktikoaren atalak hautatu eta hau sinatu genuen.
Azkenik, klasearen bukaeran emandako eskolari buruzko gogoeta egin ostean, hitz-magiko edo gakoa hautatu genuen.