Aurreko astean
IKT-ko lehenengo eskola izan genuen. Horren ondorioz blog hau sortu dugun 5 ikasleok
talde bat osatu genuen.
Klasea Ludovicoren
musikarekin hasi genuen. Musika hau oso egokia iruditu zitzaigun, erlaxazio eta
kontzentraziorako aproposa baitzen; hau da,
eskola hasteko modu ezin hobea.
Hau entzun eta
taldean bildu ostean, gure erresistentzia eta baloreak hasiera batean modu indibidualean
hautatu ostean, hauek taldean orokortu genituen. Gure ustez, ariketa honek gure
taldearen antolaketan lagundu zigula, eta honen arabera gure lan dinamika
hautatu genuen.
Hau egin ostean,
talde guztiok gure burua gainerakoen aurrean aurkeztu genuen, hainbat modu
ezberdinetara, eta guztion artean kontratu didaktikoaren atalak hautatu eta hau
sinatu genuen.

No hay comentarios:
Publicar un comentario