Horren ostean, arbel digitalaren inguruan aritu dira eta dituen abantailak eta desabantailak aurkeztu dizkigute, hala nola, klaseko edonoren partaidetza. Hala ete guztiz ere, klaseko batzuk saiatu egin dira bertan idazten eta ez da izan erabiltzeko oso erraza. Beraz tresna horren erabilera hobetzeko denbora falta dela uste dugu.
Hirugarren taldeak sare sozialen inguruko azalpen bikaina eman digu. Gehien bat twitterren sakondu dute, eta klaseko twiterrarekin jolastu dugu pixka bat. Hala ere, Tuenti, Facebook, myspace…inguruan ere aritu dira. Sare sozialak nahiko zailak dira hezkuntza munduarekin lotzeko, nahiz eta ikasleentzat erabilgarria izan daitekeen. Azalpenaren ostean, talde bakoitzari argazki bat ateratzeko eskatu digu eta twiterrera igotzeko eskatu digute eta horren ostean, bozkatzeko aukera eman digute.
Hauxe izan da gure argazkia:
Azkenik, laugarren taldeak mapa mentalen gaia landu du. Hau bai hau ikaskuntza berezia!!!! Mapa mentalak, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan duten baliagarritasuna eta garrantzia aztertu dugu. Hiru programa ezberdin aztertu ditugu: Power-poin, Cmap tools eta Spice Nodes. Programa horien abantailak eta desabantailak aurkeztu dizkigute. Haiek esan diguten bezala, umeentzat garrantzitsuena ez da programa hauek erabiltzen jakitea, baizik eta mapa mentalak zer diren jakitea eta heldutasun maila bat izanda, horrelako programak erabiltzen jakitea. Ondoren beste talde guztiekiko desberdina izan den jarduera bat egitea eskatu digute. Talde bakoitzari orri bat tokatu zaio gai desberdinekin eta post-it eta irudi ezberdinekin mapa mental desberdinak sortu ditugu. Asko gustatu zaigu mapa mentalen inguruko azalpena, eta guretzat erabat berria izan den gai baten inguruko ezagutza lortu dugu. Goiz borobila izan da gaurkoa eta asko esfortzatu diren talde hauei guztiei esateko dugun gauza bakarra... zorionak eta mila esker!!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario