jueves, 29 de noviembre de 2012

URRIAK 25

“Euskal Herriak bizi duen zatiketa eta nazio eskubideen urraketan urrats berri bat eman zuten 2009an. Hain zuzen ere, Hego Euskal Herriko zatiketa administratiboan sakondu asmoz, urriaren 25a Gernikako Estatutuaren eguna izendatu baitzuten, jai egun ofizial bilakatuz. Egun honetan ospatu nahi dena, 1979an aitortutako Gernikako Estatutua da. Estatutu honek Euskadiko Autonomia Erkidegoa eratu zuen lege organikoa da, nolabaiteko autonomia emanez Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako lurraldeei, autonomia bat benetan erabat betetzera iritsi ez dena. Bestetik, Urriaren 25ean Euskal Herriaren zatiketan sakondu nahi duten politikariak Estatutuaren urtemuga ospatzen ari diren bitartean, herritarrak kalera irtengo garela adierazi nahi dugu gaurkoan. Euskal Autonomi Erkidegoko egutegia gorriz markatu berri duten egun hau ez dugu jaitzat hartuko, ez dugu gure nazio nortasunarekiko eraso gehiago onartuko.” Hau egun honmetan eman diren berrien artean topatu ahal izan dugunetako bat da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario